Euskal literaturgintza arloko bost elkartek bost urte daramatzate Dabilen Elea sariketa antolatzen, eta Joxe Azurmendiren ibilbidea aintzat hartu nahi dute aurtengoan.
Azaroaren 5ean Donostiako Viktoria Eugenia antzokianEuskal Liburuaren Gaua ospatuko dute, eta Dabilen Elea saria ere hantxe emango dute. Joxe Azurmendiri emango diotela jakinarazi du Jorge Gimenez Euskal Editoreen Elkarteko zuzendariak. Sari hori ez dela soilik haren lanaren oparotasunaren aitorpena nabarmendu du Jimenezek, «baizik eta Azurmendiren jarrera, prestutasuna, lanerako grina eta zintzotasunarena ere bada».
Joxe Azurmendiri emango diote Dabilen Elea bosgarren saria
Antolatzaileek sarituaren «jarrera, prestutasuna eta lanerako grina» nabarmendu dituzte
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu