Juan Carlos Egillorren lana oroitzeko aukera KMko Ganbaran

Juan Gascak eta Julian Armendarizek gordetako lanak daude, artistaren jatorrizko marrazkiak batez ere

Egillorren estilo pertsonala erakusten duten lan batzuk. JUAN CARLOS RUIZ / ARP.
Juan Luis Zabala
Donostia
2011ko urriaren 28a
00:00
Entzun
Hiriko fikzioak erakusketak bezala, komikia du erdigune Juan Carlos Eguillor Luis Gasca-Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Julian Armendarizen bildumetan erakusketak, eta bi erakusketek bilduma berberetako materiala dute oinarri nagusi. Koldo Mitxelena kulturunean dago Egillorren lanen erakusketa ere, urtarrilaren 28ra arte, baina goiko partean, Ganbara aretoan.

«Ez da gure asmoa izan Egilloren ibilbide osoari buruzko lan sakona egitea, ezta atzera begirako erakusketa bat osatzea ere», esan du Ana Salaberriak, Koldo Mitxelena kulturuneko erakusketa aretoa aretoaren zuzendariak. «Haren bizipenak eta oroitzapenak jaso nahi izan ditugu soilik».

Juan Carlos Egillor Uribarri Donostian jaio zen, 1947an, eta aurtengo martxoaren 21ean hil zen, Madrilen. Hark sortutako komiki pertsonaia batzuk —Mari Aguirre, Maria España eta Miss Martiartu, adibidez— oso ezagunak izan ziren 80ko hamarkadan.

Egillor adiskide min izan zuten hala Luis Gascak nola Julian Armendarizek, eta argitalpenak ez ezik haren lan askoren jatorrizko marrazkiak ere badituzte beren bildumetan jasoak. Horiek dira erakusketaren oinarri nagusia, baina dokumentuak, gutun pertsonalak eta zirriborroak ere ikusiko ditu bisitariak.

Koldo Mitxelena kulturuneko liburutegiaren funtsetako liburu eta aldizkariekin eta Egillorrek 80ko hamarkadan egindako lau bideo esperimentalekin osatzen da erakusketa; bideoak Artelekuren funtsekoak dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.