Bergarako Espoloiak urteak daramatza udako ostiraletan musika emanaldiak antolatzen. Aurten, Juan de Diego Trakas taldearen jazz doinuekin hasiko dira, hilaren 6an, eta abuztuaren 23an bukatuko dute zikloa, Zuberoako Aire Ahizpen emanaldiarekin. Bitarte horretan, beste hiru talde ere ariko dira aretoan: Txus Blues & Jose Bluefingers bartzelonarrak, Nico Wayne Toussaint baionar eta paristarrak eta The Mighty Calacas mexikar eta galiziarrak.
Juan de Diego Katalunian bizi den euskal tronpeta jotzaile bat da, eta Trakas taldea lagun duela etorriko da Bergarara. Freaky Trio eta Juan de Diego Trio proiektu abangoardisten ostean, erritmo beroak hartu ditu oinarri, eta jazz-groove doinuez gozatu ahal izango du joaten denak. Abesti denak de Diegok berak konposatuak dira, eta maisu handien itzala nabaritzen zaie, Douglas, Silver eta Byrdena, adibidez.
Juan de Diego Trakasekin hasiko da Espoloiko jaialdia
Uztaileko lehen hiru ostiraletan eta abuztuko bi ostegunetan, bost taldek kontzertu bana emango dute Bergaran
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu