LITERATURA

Juan Gelman idazle argentinarra hil da

Mexikon bizi zen, 1976az geroztik Argentinako diktaduratik ihes egin ostean. 83 urte zituen.

Juan Gelman. ALEX CRUZ, EFE
2014ko urtarrilaren 15a
12:01
Entzun

Juan Gelman poeta, idazle eta kazetari argentinarra hil da gaur Mexiko Hirian, 83 urte zituela. Buenos Airesen (Argentina) jaio zen 1930eko maiatzaren 3an, eta herbestean bizi izan zen Erroman, Madrilen, Managuan, Parisen, New Yorken eta Mexiko Hirian, 1976tik Argentinako diktadura militarretik ihesi. Besteak beste, Cervantes saria eskuratu zuen 2007an.

Heriotza zigorrera kondenatu zuten Argentinan. Politikoki ezkertiarra zen, eta horrek zaildu egin zion hainbat lan argitaratzea. 1988an itzuli zen lehen aldiz bere herrialdera.

Poesia

Violín y otras cuestiones (1956)

Velorio del solo (1961)

Gotán (1962)

Cólerabuey (1964)

Relaciones (1973)

Com/posiciones (1986)

Anunciaciones (1988)

Carta a mi madre (1989)

Incompletamente (1997)

Antologiak

Antología poética (1993)

Antología personal (Desde la Gente) (1993)

De palabra (1971-1987) (1994)

Oficio Ardiente (2005)

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.