ARTEA

Juan Luis Moraza eskultorearen ibilbidea aitortu dute Gure Artea sariek

Eusko Jaurlaritzak Inazio Escuderoren eta Otaola bekaren lanak ere saritu ditu.

Juan Luis Moraza, erakusketa batean, Bilboko Guggenheim museoan. LUIS JAUREGIALTZO / ARGAZKI PRESS
Berria
2014ko maiatzaren 22a
08:04
Entzun

Miren Jaio epaimahaikideak eta Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak eman dute 2014ko Gure Artea sarien berri.

Ibilbide artistikoaren saria Juan Luis Moraza eskultoreari (Gasteiz, 1960) eman dio Kultura Sailak, eta sorkuntzari lotutakoa, berriz, Inazio Escuderori (Bilbo, 1972). Escudero performancearen eta bideoaren esparruetan aritzen da gehien bat. Morazak eta Escuderok 25.000na euro jasoko dituzte.

Artea sustatzeko eginiko lanagatik Otaola beka saritu dute. Artista gazteen lana sustatzeko beka da Otaola, eta Juan eta Pablo Otaola artista basauriarren familliak eman ohi du. 15.000 euroko saria jasoko du.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.