Juan Luis Zabala (Azkoitia, 1963) idazle eta BERRIAko Kultura saileko kazetariak irabazi du Kutxa Irun Hiria saria euskarazko eleberriaren atalean Txistu eta biok lanarekin, eta horrenbestez, sariari dagozkion 25.000 euro jasoko ditu. Guztira hamabi lan aurkeztu dira sariketara, eta horien artean Zabalarena aukeratu du Paulo Iztuetak, Felipe Juaristik, Jose Mari Iriondok, Arantxa Urretabizkaiak eta Jon Kortazarrek osatutako epaimahaiak.
Poesiaren alorrean Asier Serranoren Ate osteko itzalak eman du irabazletzat Iñaki Aldekoak, Lourdes Otaegik eta Patri Urkizuk osatutako epaimahaiak. Poesiaren atalean 25 poemategi aurkeztu dira. Serranok 15.000 euro jasoko ditu.
Gaztelaniazko irabazleak Ana Muela Pareja (El falso cuerno del rinoceronte) eta Ramon Crespo (Las hojas enfermas) izan dira, eleberrian eta poesian, hurrenez hurren.