Juaristiren poemarioari dagokionez, "krisi pertsonal batetik sortutako lana da, atsekabe biziaren azterketa, pesimismo handiko liburua, baina, aldiz, hitzean eta oroimenean konfiantza duena", nabarmendu du epaimahaiak.
Olasagarreren elaberriaren inguruan, berriz, "euskal nortasunaren, nortasun pertsonalaren eta sexualaren" satira dela.
Sevillan (Andaluzia, Espainia) eman dute erabakiaren berri.
Literatura
Juaristirentzat eta Olasagarrerentzat Espainiako Kritikaren Sariak, euskarazko atalean
Espainiako Kritikaren euskarazko ataleko sariak Felipe Juaristik (Azkoitia, 1957) eta Juanjo Olasagarrek (Arbizu, 1963) eskuratu dituzte aurren; lehenak poesian, =i Begi-ikarak =i liburuarekin, eta bigarrenak narratiban =i Ezinezko maletak =i nobelarekin. Espainiako Literatur Kritikarien Elkarteak ematen ditu sari horiek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu