Asteburuan bukatu ziren Bizkaiko eskualdekako bertsolari txapelketak, eta Julen Erezuma eta Peru Vidal izan dira Bizkaiko Txapelketara igaro diren azken bi bertsolariak. Julen Erezuma izan zen onena Busturialdekoan, eta Peru Vidal Uribe- Butroekoan. Eskualdeetako gainerako txapelketen irabazleak honako hauek izan dira aurtengo ekitaldian: Oihana Bartra (Hego-Uribe), Gorka Ostolaza (Lea-Artibai), Gorka Lazkano (Durangaldea), Arrate Illaro (Uribe-Kosta) eta Iñaki Iturrioz (Arratia) eta Aitor Arrutia (Enkarterri).
Eskualdekako zortzi garaileekin batera, gehienez beste 22 bertsolari sailkatuko dira lortutako puntuazioaren arabera. Aurrez Bizkaiko Txapelketako finalean aritu izan direnek izena emateko eskubidea daukate, aurretik beste inongo lehiatan nabarmendu beharrik gabe.
Julen Erezuma eta Peru Vidal ere, Bizkaiko Bertsolari Txapelketara
Lehena Busturialdeko Txapelketan nagusitu da, eta bigarrena, berriz, onena izan da Uribe-Butroekoan
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu