Xabier Terrererosekin batera kantatu du finaleko buruz burukoan, Elizondoko pilotalekuan. Azkenean, 797,5 puntu eman dizkiote epaileek garaileari, eta 759 bigarrenari, Terrerosi. Eneko Lazkoz izan da hirugarren (446,5 pt.), Oskar Estanga laugarren (430,5 pt.), Eneko Fernandez bosgarren (420,5 pt.), Ander Fuentes Iturri seigarren (412,5 pt.), Julen Zelaieta zazpigarren (411 pt.), eta Aimar Karrika azkena (405 pt.).
Nafarroako Bertsolari Txapelketan zazpigarren finala zuen gaurkoa Sotok (1987), eta hasi eta buka nabarmendu da bertsotan. Bai final-laurdenetan jokatu zuen kanporaketan, eta baita finalerdietakoan ere, bera izan zen nagusi. Hiru txapel irabazita, Nafarroako Bertsolari Txapelketan kopuru horretara heltzen den laugarren bertsolaria da. Mixel Aire Xalbador II.ak (1980,1985, 1988), Joxe Migel Argiñarenak (1979, 1982, 1986) eta Migel Arozamenak (1962, 1963, 1966) ere hiru dauzkate. Amets Arzallusek eta Manolo Arozenak lau aldiz jantzi dute, eta Xabier Silveirak zazpitan.