BERTSOLARI TXAPELKETA NAGUSIA

Julio Sotok irabazi du Hendaiako kanporaketa

Gorritiko bertsolaria izan da onena hirugarren kanporaketan, eta finalaurrekoetarako sailkatu da. Orain arteko kanporaketa jendetsuena izan da Beltzenia pilotalekukoa. 1.070 bertsozale bildu dira.

Julio Soto, gaur, Hendaian. BOB EDME
Igor Susaeta.
2013ko urriaren 12a
21:57
Entzun

Sotok 653 puntu batu ditu. Bigarren izan da Amaia Agirre (642,5 puntu), hiugarren Iñaki Zelaia ( 611 puntu), eta ondoren Felix Zubia (610 puntu), Iñaki Apalategi (596 puntu) eta Iban Urdangarin (591 puntu) sailkatu dira.

Gorritiko bertsolaria azaroaren 9an Gernikan jokatuko den finalaurrekoan ariko da Jon Martin lehen kanporaketako garailearekin, Amets Arzallusekin eta puntuazioaren arabera sailkatuko diren beste hiru bertsolarirekin batera.

Altsasun jokatuko da bihar laugarren kanporaketa —sei dira guztira—, eta horretan Beñat Gaztelumendi, Erika Lagoma, Jexux Mari Irazu, Oihane Perea, Unai Agirre eta Xabier Silveira lehiatuko dira, 17:30etatik aurrera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.