Musika. Askoren artean

'Juoiggas!'

Diskoetxea: Dat.

Andoni Tolosa.
2021eko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Sarea tresna bikaina da munduko ia bazter guztietako musiken berri jasotzeko. Baina gutxieneko ezagutza behar da zeren bila zabiltzan jakiteko. Horretarako, informazio iturri bikaina gertatzen dira, oraindik, genero, leku edo gai jakin baten inguruan sortutako bilduma-lanak. Disko bakarrean zenbait artistaren proposamenak jasoko baitituzu. Adibidez, Juoiggas lanak samien musikaren ikuspegi gaurkotua emango digu, bertako hemeretzi artistaren bidez. Joik tradizionaletik, haren bilakaera hibridoetara (elektronika, rock edo jazzarekin nahastuta) bertako musikariek gaur egun egiten dutenaren berri azalduko digu lan honek. Hauek dira abantailak. Denok topatuko ditugu gehiago edo gutxiago gustatuko zaizkigun kantuak. Bide ezin hobea da disko hau jakin-nahi musikala kilikatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.