'Kadenza' Gramophone sarien atarian da
MUSIKA.GramophoneMagazine aldizkariak urteko diskorik onenen artean jaso du Euskadiko Orkestrak Sofia Gubaidulinaren omenez grabatutako Kadenza diskoa (2011). Editor's Choice (Editorearen erabakia) delakoan, urteko hamar disko onenak aukeratzen dituzte, eta horiek izaten dira aldizkariak banatzen dituen Gramophone sarien atarikoak, musika klasikoko saririk garrantzitsuenetakoak. Iñaki Alberdi eta Asier Polo dira grabazioko bakarlariak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu