Kafkaren milaka eskuizkribu argitara daitezke lehen aldiz

Tel Aviveko auzitegi baten epaia betez gero, argitaratu gabeko dokumentu mordoa eskuragarri jarriko dira

Agentziak
Jerusalem
2012ko urriaren 17a
00:00
Entzun
Franz Kafkaren (1883-1924) milaka eskuizkribu Israelgo Liburutegi Nazionalaren esku gera daitezke, Tel Aviveko auzitegi batek emaniko epai baten harira. Dena den, orain arteko jabeen abokatuek esan dute epaiaren aurka helegitea jarriko dutela, eta prozesua asko luza daiteke. Autoreak hil aurretik Max Brod adiskide minari eman zizkion, bere heriotzaren ostean erreko zituela zin eragin ostean. Brodek ez zuen bete agindutakoa, eta idatziak eskuz esku ibili dira. Gaur egun, Eva Hofferen alabek dauzkate; Broden maitale izan zen Hoffe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.