«Kanonekoak eta kanonetik kanpokoak aztertu ditugu»

2012ko martxoaren 6a
00:00
Entzun
Alvaro Rabelliz gain, Iñaki Aldekoa, Ur Apalategi, Miren Billelabeitia, Ibon Egaña, Jon Kortazar, Iratxe Retolaza eta Javier Rojo ditu egile Egungo euskal ipuingintzaren historia-k. 21 ipuin liburu aztertu dituzte zortzion artean, Joseba Sarrionandiaren Narrazioak eta Bernardo Atxagaren Obabakoak horien artean. «Alde batetik, ez dugu kanona alde batera utzi, eta kanonak eman dituen liburuak aztertu ditugu», azaldu du Rabellik. «Baina, beste alde batetik, nolabaiteko kronologia bati jarraitu diogu eta kanon nagusitik kanpoko bestelako lanak ere aztertu ditugu, beti aniztasunari eusteko asmotan. Euskal Literatura Saileko lan guztietan ikuspegi ahalik eta zabalena ematea bilatzen baitugu».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.