Zinema

Karen Black aktore estatubatuarra hil da, 74 urterekin

60 eta 70eko hamarkadako hainbat film ezagunetan hartu duen parte: 'Easy Rider', 'Nashville', 'Family Plot', 'The Great Gatsby'.

mikel lizarralde
2013ko abuztuaren 9a
14:08
Entzun

Karen Black atzo hil zen, 2010ean antzeman zioten minbizi baten ondorioz. Ordura arte lanean aritu zen.

Karen Blanche Ziegler antzerki munduan hasi zen lanean 1966an, Broadwayn, baina berehala egin zuen salto zinemara. 60ko eta 70eko hamarkaden bidegurutzean Hollywooden aldaketa handia gertatzen ari zen, eta Black zinemagile berri eta berritzaileen aktore kuttun bihurtu zen. Dennis Hopperrek Easy Rider-en parte hartzeko deitu zion, eta Bob Rafelsonen Five Easy Pieces-ek bere lehenengo sariak ekarriko zizkion. Oscarretarako hautagaia izan zen, eta Urrezko Globoa jaso zuen film hartan egindako lanagatik. Haiek izan ziren bere urterik onenak. 1974an The Great Gatsby-n aritu zen Jack Claytonen aginduetara eta Robert Redfordekin, eta bi urte geroago Alfred Hitchcocken azken filmean, Family Plot-en lan egin zuen.

80ko eta 90eko hamarkadetan segitu zuen lanean, baina maila apalagoan, bigarren mailako filmetan. 

Orain dela urte gutxi batzuk, Cass McCombs musikari estatubatuarrari lagundu zion Dreams  Come True Girl kantuan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.