Literatura

Karlos Linazasorok 'Versus' eleberri "minimalista" argitaratu du

Uharte txiki bateko naufragoa du pertsonaia bakar, eta tramarik gabeko kontakizuna da.

Juan Luis Zabala
2013ko apirilaren 17a
17:13
Entzun

Karlos Linazasorok Versus aurkeztu du gaur Donostian, Elkar argitaletxearekin kaleratutako nobela "minimalista". 1985az geroztik —itsasontzi batek izandako istripuaren ondorioz—, 50 metro koadroko uharte batean bakarturta bizi den naufragoa da nobelako pertsonaia nagusi eta bakarra.

Liburua neurri bertsuko 99 pasartek osatzen dute. Raymond Queneauren Estilo-ariketak liburuari egindako "keinua" da kopuru hori, egileak azaldu duenez. Queneauren liburuan gertakari bera kontatzen da 99 bider. Linazasororen liburuko 99 pasarteetako gertaerak, berriz, ezberdinak dira, baina guztiz xumeak, eta ez dute trama bat osatzen. 

Nahiz eta Versus nobela bat izan, nobela horren barruan Linazasororen ohiko generoetakoak diren testuak aurkituko ditu irakurleak: poemak, aforismoak, ipuinak, mikropuinak, hitz jokoak, txisteak, adarjotzeak…


 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.