Madrilen Espainiako Zine Akademiaren sarien banaketan jaso du Karra Elejalde (Gasteiz, 1960) aktoreak taldeko aktore onenaren saria. Ocho apellidos vascos filmean egindako lanagatik jaso du saria. Iaz zenemetan arrakasta gehien izan zuen filmetako bat izan zen. Elejaldek arrantzale bat antzezten du.
Saria jaso duenean lankide izan zituenak eta Emilio Martinez Lazaro zuzendaria izan zituen gogoan. Horiez gain, baina aita, osaba eta Alex Angulo ere gogoratu zituen. Angulo aktore bizkaitarra iaz hil zen, uztailean, auto istripu batean. Ainara alabari eskaini zion saria.
Elejaldk irabazi duen bigarren Goya saria da. Aurrekoa Tambien la lluvia (2010) filmagatik jaso zuen, aktore onenarena hori ere.