Zinema

Karra Elejaldek Goya saria jaso du 'Ocho apellidos vascos' filmagatik

'Loreak' filmak ez du eskuratu saririk; film onenaren eta musikaren Goya sarietarako hautagaia zen.

Karra Elejalde, saria jaso duenean. BALLESTEROS, EFE
2015eko otsailaren 8a
20:00
Entzun

Madrilen Espainiako Zine Akademiaren sarien banaketan jaso du Karra Elejalde (Gasteiz, 1960) aktoreak taldeko aktore onenaren saria. Ocho apellidos vascos filmean egindako lanagatik jaso du saria. Iaz zinemetan arrakasta gehien izan zuen filmetako bat izan zen. Elejaldek arrantzale bat antzezten du.

Saria jaso duenean lankide izan zituenak eta Emilio Martinez Lazaro zuzendaria izan zituen gogoan. Horiez gain, aita, osaba eta Alex Angulo ere gogoratu zituen. Angulo aktore bizkaitarra iaz hil zen, uztailean, auto istripu batean. Ainara alabari eskaini zion saria.

Elejaldek irabazi duen bigarren Goya saria da. Aurrekoa Tambien la lluvia (2010) filmagatik jaso zuen, aktore onenarena hori ere. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.