Kataluniako Zinema Legeari aurre egiteko, Arartekora joko du Ciutadansek
Legea urratzen dutenak zigortzeko aukera jasotzen du, eta puntu hori bereziki bidegabea dela uste du taldeak
Ciutadans taldeko presidente Albert Riverak iragarri du Kataluniako Arartekoarengana joko dutela babes eske, Legebiltzarrak uztailean onartu zuen Zinema Legea dela eta.Lege horren arabera, Europatik kanpoko filmen kopien erdiak katalanezko bertsioan banatu beharko dituzte. Zigorrak ezartzeko aukera ere jasotzen du legeak, oinarriren bat urratzen dutenentzat. Puntu hori «bereziki bidegabea» dela uste du Riverak. Zinema aretoen digitalizazioa bultzatuko duela dio.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu