Zinea

Katharine Hepburn Hollywoodeko izar handia hil da

Katharine Hepburn Hollywoodeko izar handia atzo arratsaldean hil zen Connecticuteko bere etxean, 96 urte zituela. 60 urte luze pasa zituen kamara artean, 1994an zinea behin betiko utzi zuen arte. Bihar arratsaldeko 20:00etan eskainiko diote azken agurra Broadwayen.

2003ko ekainaren 30a
17:05
Entzun
Hepburn bere sendiaz babestuta zendu zen atzo Connecticuteko bere etxean. Osasunez pattal zegoen Hollywoodeko izar handia, eta zinearen mundutik erabat urrunduta. Hogei egun lehenago behin baino gehiagotan Hepburnen bidailagun Gregory Peck aktorea hil zen, zinearen unibertsoa umezurtz utziz. 50 baino film gehiagotan parte hartu zuen Hepburnek, eta emakume independetearen itzal luzea atzean utzi.

Katharine Hepburn Hartforden jaio zen, eta antzerkian egin zuen debuta 1928. urtean, 'Zarina' antzezlanarekin. 1932. urtean egin zuen salto zinera, eta urtebete beranduago irabazi zuen bere lehen Oscarra. Izakera gogorreko emakumea zen Hepburn, eta maila handiko aktoreekin lan egiteko aukera izan zuen, Cary Grant eta James Stewart tarteko. Film gogoangarri ugari utzi ditu atzean Hepburnek.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.