Keiran taldea nagusi Gipuzkoako Kantu Txapelketan

Talde, bikote eta sorkuntza onenaren sariak jaso dituzte Tolosaldeko taldeko kideek

Txapelketako parte hartzaileetako bat: Aitziber Guiu. JON URBE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2011ko azaroaren 29a
00:00
Entzun
Alegi eta Tolosara joan ziren igandean Donostian jokatutako Gipuzkoako XV. Kantu Txapelketako sari nagusiak. Tolosaldeko Keiran izan zen talderik onena, eta Nora Salvador eta Marta Olea —biak Keiran taldeko kideak— nagusitu ziren bikoteen atalean. Halaber, sorkuntzarik onenari dagokion saria ere Salvadorrek eta Oleak jaso zuten Izana, dena, geroa kantuarekin. Bakarlaririk onena, berriz, Jon Anza donostiarra izan zen. Irabazle guztiek datorren urtean egingo den Euskal Herriko Kantu Txapelketan parte hartzeko aukera izango dute.

Taldeen arloan, Bergarako Nau sailkatu zen bigarren; bikoteenean, Intza Unanue eta Olatz Lizaso (Orio), eta bakarlarien atalean, Lorea Intxaurrandieta.

Txapelketako finala igandean jokatu zen, Donostian, Antzoki Zaharrean, eta han Lain taldeak ere jo zuen. Duela hiru urte taldeko bi kidek saria lortu zuten txapelketan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.