Ahots urratua eta zilarrezko bizarra. Horiek egin dute bereizgarri Kenny Rogers kantariaren figura. Houstenen jaio zen, AEBetan, eta 20 urte ingururekin hasi zen beste musikari batzuen kantuak jotzen, hasiera batean, sos batzuk irabazteko. Nat King Cole, Charlie Daniels, Arthur Alexander, Chuck Berry eta souleko zein country musikako beste zenbait izenen eragina jaso zuen, eta The Boddy Doyle taldearekin hasi zen jazz klubetan jotzen. Beste talde batzuetatik ere igaro zen (The Doyle Three, New Christy Minstrels, Kenny Rogers and The First Edition), harik eta 1976an bakarkako bideari ekin zion arte.
Lucilleabestiarekin lortu zuen bere lehen arrakasta handienetakoa 1977an. Ondotik etorriko zen Coward of The Country ere. Horiekin batera, The Gambler da Rogersen lanik ezagunenetakoa, Don Shlitzek 1976an idatzia eta izen bereko pelikula ekarri zuena bi urte beranduago: Rogers berak egin zituen protagonista lanak.
[youtube]https://youtu.be/7hx4gdlfamo[/youtube]
Hurrengo hamarkadak finkatu zuen Rogers country munduko izar modura, mundu osoko zerrendetan lehen postuetan sartuz; tartean, Lady eta Islands in the stream kantuekin. Hainbat izan dira ordutik hona haren kantuen bertsioak egin dituzten musikariak. Guztira, ehun milioi diskotik gora saldu ditu, eta hiru Grammy sari irabazi 60 urteko ibilbidean.
Zaintza paliatiboetan egon ostean, etxean hil da, Georgian.