Keny Arkana, Etienne de Crecy, Anestesia, Iheskide eta Itziarren Semeak kantari eta taldeen emanaldiak iragarri dituzte Euskal Herria Zuzenean jaialdiaren antolatzaileek aurtengo ekitaldirako. Jaialdia ekainaren 28, 29 eta 30ean egingo da, Lekorneko Garro gazteluan (Lapurdi).
Igandean, ekainaren 30ean, egingo den kantaldian honako artista eta taldeek parte hartuko dutela iragarri dute antolatzaileek: Aire Ahizpak, Mobydick, Anje Duhalde, Rafa Rueda, Niko Etxart, Maddi Oihenart, Oreka TX, Petti, Anari eta Amaren Alabak.
Aurretik iragarritako artista eta taldeen artean, Jimmy Cliff, Fermin Muguruza Kontrakantxa, Les Ogres de Barback, Willis Drummond, Zuloak, Belako eta Herri Oihua daude.