Kepa Junkerak (Bilbo, 1965) euskal musika berritu eta Euskal Herritik kanpo zabaltzen segitzeko asmoa dauka, nahiz eta musikari askok kritikatu egin duten Eusko Jaurlaritzak haren proiektua 702.000 eurorekin lagundu izana. Hala, Junkerak berak gaur Efe berri agentziari azaldu dio Amerikako artista batzuekin egon dela, horiek euskarazko kantak abestu ditzaten.
"Mexikoko batzuekin hitz egiten ari naiz, eta orain arteko erantzuna ona izan da", esan du Junkerak. Ximena Sariñanaren izena aipatu du, kasu. Junkera Mexikon bertan dago egunotan bi kontzertu emateko. Kubako -han ere izan da-, Argentinako eta Hego Amerikako beste herrialde batzuetako artista zenbaiten laguntza ere jaso nahi duela dio.
Urriaren hasieranEtxea diskoa aurkeztu zuen; besteak beste, Espainiako, Portugalgo edota Argentinako kantari batzuek abestutako euskarazko kantak daude lanean.
"Proiektu hori garatzeko beste bi edo hiru urte beharko dira", esan du Junkerak.
Musika
Kepa Junkera, bere proiektuko bigarren diskoa ateratzeko lanean Amerikan
Musikaria han dabil, Mexiko, Kuba edota Argentinako artistek euskarazko kantak abestu ditzaten. Euskal musikari askok kritikatu egin dute Jaurlaritzak egitasmoari 702.000 euro eman izana.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu