Elkarrizketa aurrerapena

Kepa Junkera: "Euskal abestiei kutsu berria eman nahi nien, tradizionala gutxietsi gabe"

Musikariak irailaren 30ean aurkeztu zuen bere disko berria: 'Etxea'.

2008ko urriaren 28a
17:23
Entzun
Kepa Junkerak (Bilbo, 1965) bere azkeneko diskoan -Etxea euskal kantu tradizionalak berrinterpretatu ditu, jatorri eta estilo askoko artistekin egindako ahaleginean, eta irailaren 30ean aurkeztu zuen. BERRIAk elkarrizeta egin dio musikariari eta biharko egunkarian argitaratuko du. "Euskal abestiei kutsu berria eman nahi nien, tradizionala gutxietsi gabe", dio Junkerak elkarrizketa horretan.

"Ezagutzen nituen artista haiek denak, leku batean edo bestean topo egin izan dugu", esan du. "Jende interesgarri asko dago. Eta inoiz batzuekin komentatu nuen disko bat egiteko aukera. Miguel Boserekin aspaldi hitz egin nuen gaiaz. Sinesten ez dudan diskorik ez nuke egingo".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.