Kiarostamiren 'Like Someone in Love' filmari txistu egin diote Cannesen
Resnaisek amodioari eta memoriari eutsi die, bere betiko gaiei, eta Sangsook, berriz, film «arina» egin du
Hiru film aurkeztu zituzten atzo Cannesko zinemaldiko sail ofizialean; horietako bati, Abbas Kiarostamiren Like Someone in Love-ri, txistu egin zioten. Japonian kokatu du istorioa irandarrak. Prostituta baten eta gizon adindun baten arteko istorioa da. Alain Resnaisen Vous n'avez encore rien vu-ri harrera ona egin zioten. Bere betiko gaiak, hau da, amodioa eta memoria kontatu ditu frantziarrak. Eta Hong Sagsoonen In Another Country «istorio arina» da, zuzendariaren esanetan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu