Kritika. Musika

Kim Gordon

Kim Gordonen 'The Collective' diskoaren azala.
2024ko martxoaren 31
05:10
Entzun

KIM GORDON

'The Collective'
Diskoetxea: Matador.

Sonic Youth-eko taldekide ohia jatorriko taldearen proposamenetik gehien aldendu den kidea da, zalantza barik. «Beharbada Sonic Youtheko beste edozein kide ohik baino gutxiago dakit musikaz», esan du oraintsu argitaratutako elkarrizketa batean. Horren ondorioz, oraingoan ere, Gordon ausart aritu da estudioan, inongo babes eta aurreiritzirik gabe, Justin Raisen ekoizlearen laguntzaz, zeinak disko honetako beat-ak eta soinuak asmatu dituen. Soinu-amaraun horretan, gitarrarekin inprobisatzen aritu da Gordon, eta emaitza hip-hop, trap eta bestelako oinarri hiritarrekin jositako lan ilun, sentsual eta iradokitzailea da. Tunel itzaltsu batek nola erakartzen du entzulea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.