kultuRA

Kirmen Uribek gaur jaso du Espainiako Narratiba saria, Maria Bayok musika arlokoa

Bilbon izan da sari banaketa. Asturiasko printze-printzesak izan dira Euskalduna Jauregian, baita Patxi Lopez Jaurlaritzako lehendakaria ere.

2010eko uztailaren 20a
16:39
Entzun
Kirmen Uribe idazleak (Ondarroa, 1970) gaur jaso du 2009ko Espainiako Narratiba saria, Bilbo-New York-Bilbo liburuarengatik. Haren arabera, euskal literaturako partaide "denek" jaso dute oroigarri hori. Maria Bayo sopranoari (Fitero, 1961) musika arlokoa eman diote, interpretazioaren modalitatekoa.

Bilbon izan da sari banaketa, Euskalduna jauregian. Bizkaiko hiriburuak lehen aldiz hartu du Espainiako Gobernuko Kultura Ministerioak urtero ematen dituen sarien ekitaldia. Asturiasko printze-printzesa eta Patxi Lopez Eusko Jaurlaritzako lehendakaria bertan izan dira.

Ezker abertzaleak Espainiako monarkiaren ordezkarien aurkako elkarretaratzea egin du Euskalduna kanpoan, eta Euskal Herriaren independentzia eskatu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.