Klimten obra ezezagun bat topatu dute Herbehereetan

2011ko irailaren 4a
00:00
Entzun
PINTURA. Gustav Klimten obra ezezagun bat aurkitu dutela jakinarazi du Vienako Belvedere Museoak. Herbehereetako andre batek bere etxeko egongelan zuen Aintzira ertza eta urkiak margolana, haren arbasoek 1902an erosi baitzuten. 2007an Klimten obra osoaren katalogoa kaleratu zen, baina lan hura ez zela han azaltzen ikusita, harena zen frogatzeko aditu bati deitu zion andreak. Hala izan zuten aurkikuntzaren berri.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.