Zinema

Koldo Almandoz, Asier Altuna eta Aitor Arregi, 2014ko Kimuak katalogoan

Deialdira aurkeztutako 63 film laburren artean, zazpi film hautatu ditu epaimahaiak.

Juan Luis Zabala
2014ko ekainaren 9a
07:59
Entzun

Epaimahaiak honako zazpi film labur hauek hautatu ditu Kimuak zigiluaren 2014ko katalogorako: Aitor Gutierrezen Anómalo, Lander Camareroren A Serious Comedy, Kote Camachoren Don Miguel, Koldo Almandozen Hubert Le Blon-en azken hegaldia, Artelekuk ekoitzitako Sailor’s Grave lan kolektiboa, Asier Altunaren Soroa eta Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen. Guztira 63 lan aurkeztu dira.

Euskarazko hiru lan hautatuen egileek —Koldo Almandozek, Asier Altunak eta Aitor Arregik— lehendik ere hainbatetan izan dituzte lan hautatuak Kimuak katalogoan.

Almandozen film laburrak Hubert Le Blon hegazki pilotua frantsesaren heriotza du ardatz, 1910ean gertatua, Donostiako Kontxa hondartzan, aireplano batekin erakustaldi bat egiten ari zela; alargunaren ikuspegia jaso du Almandozek, eta Isabel Herguerak egindako animazioak lagungarri izan ditu. Asier Altunaren Soroa-k Jorge Oteizaren Deja cada muerto un dedo acusador al cielo poema du abiapuntu eta oinarri. Aitor Arregiren Zarautzen erosi zuen film laburrak injustizia bat konpontzearekin obsesionatutako emakume baten gorabeherak ditu kontagai, eta Nagore Aranburu, Ainere Tolosa eta Gotzon Sanchez aktore nagusi.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.