BIHAR BERRIA-N

Koldo Izagirre: "Hiritartasuna edo herritartasuna sortzeko, kalea beharrezkoa da"

Hiria eta hirigintza ditu gai nagusi 'Parisen bizi naiz' poema liburuak. Hona hemen bihar BERRIAk kaleratuko duen elkarrizketan egileak esandako batzuk. 

jarraia85705.jpg
Juan Luis Zabala
2013ko azaroaren 12a
19:27
Entzun

"Donostian, badirudi zerbait egiteko, beti, suntsitu egin behar dela lehenik. Beste hiri batzuetan ez da horrelakorik egiten. Eraikitzeko ez da preziso suntsitzea"

"Hiri bat ez da baserri multzo bat. Kaletarrak gara, ez bordaberritarrak edo villatarrak, eta kaletarra izateak esan nahi du kalean egitea bizimoduaren parte garrantzitsu bat"

"Tabakaleran baldintzak emanak zeuden gauza diferente bat egiteko: hor lan egiten zen, eta  lan egiten zuten gehienak emakumezkoak ziren. Beraz, lana eta emakumea"

"Donostiak bere burua hiriburutzat oso erraz aurkezten du. Edo euskararen hiritzat. Baina horrek konpromiso bat eskatzen du"

"Uste dut ezker abertzaleak borroka ez instituzional eta extraparlamentario interesgarri bat eraman duela, bere akats eta problema guztiekin. Hori bat-batean deuseztu eta ilegalizazioaren beldurrak zurruntasun batera eramango ote gaituen, hori da kezka"

"Baliteke paperean perfektua dena ez izatea perfektua kantuan"

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.