Galtzeko arriskuan dauden Unescoren hizkuntzen atlasa dela-eta (Arriskuan diren munduko hizkuntzen atlasa) Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak gizarte eragileei eta Administrazioei "erantzukizunez jokatzeko" galdegin die, "euskararen etorkizuna bermatzeko beharrezkoak diren neurriak berehala har ditzaten ".
Euskararen egoera hobetzeko bidean, hizkuntza politika indartu eta garatzeko Kontseiluak babesten dituen hamar proposamenak jarraitzea “bide egokia” dela gogorarazi du. Era berean, Euskararen Gizarte Erakundearen esanetan, hainbat urtetan azpimarratu dute "euskararen etorkizuna ez dagoela bermatua, normalizazio prozesuaren erritmoak onartezinak direla eta egoera hori gainditzeko hizkuntza-politika eraginkorragoa abiatzea dela irtenbide bakarra". "Unescok argitaratu duen atlasak ikuspegi hori berretsi baino ez du egiten, aurreko urtetan ere gertatu izan den bezala" , gaineratu du.
Kontseiluak gizarteari dei egin dio "euskararen egoera onadela adierazten duen mezua bazter dezan eta pauso bat harago joateko konpromiso zehatzak har ditzan". Era berean, "administrazioek egoera iraultzea ahalbidetuko duten neurriak ezartzea presazko afera" dela gaineratu du.
Euskararen normalizazioa
Kontseiluak Gizarte eragileei eta Administrazioei erantzukizunez jokatzeko eskatu die
Unescoren hizkuntzen atlasa dela-eta "administrazioek egoera iraultzea ahalbidetuko duten neurriak ezartzea presazko afera" dela esan du. Era berean, gizarteari dei egin dio "euskararen egoera ona dela adierazten duen mezua" bazter dezan eta "pauso bat harago joateko konpromiso zehatzak" har ditzan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu