Donostiako Zinemaldian behin baino gehiagotan parte hartu duten zuzendariak ageri dira zerrendan. Esaterako, Hirokazu Kore-Eda eta Arturo Ripstein. Japoniarrak "Kisei / I Wish" aurkeztuko du, eta mexikarrak "Las razones del corazón". Beste film aipagarri bat Sarah Polleyren bigarrena da, "Take this Waltz". Halaber, Mathieu Demy frantziarrak "Americano" aurkeztuko du. Zinemaldiak atzera begirako zikloa eskainiko dio aurten Jacques Demyry, Mathieuren aitari.
Zerrenda osatzen duten beste filmak honako hauek dira: "Le skylab" (Julie Delpy, Frantzia), "11 Flowers" (Wang Xiaoshuai, Txina), "Los Marziano" (Ana Katz, Argentina), "Sangue do meu sangue" (Joao Canijo, Portugal), "Adikos Kosmos" (Filippos Tsitos, Grezia) eta "Happy End" (Bjorn Runge, Suedia).
Donostiako Zinemaldia irailaren 16an hasiko da eta Juan Carlos Fresnadilloren "Intruders" filmak zabalduko du.