Arte eszenikoak

Koreografiarik onenaren saria jaso du 'Erritu'-k Max sarietan

Musika ikuskizunik onenaren saria jaso du Klemark konpainiak 'The Opera locos' lanagatik.

Kukai konpainiaren 'Erritu' ikuskizuna. JAGOBA MANTEROLA
Berria
2019ko maiatzaren 21a
12:10
Entzun

Arte eszenikoetako Max Espainiako sariak banatu zituzten atzo gauean Valladoliden, eta bi euskal ekoizpenek sari bana irabazi zuten. Batetik, Kukai dantza konpainiak ekoitzitako Erritu ikuskizunerako egindako lanagatik koreografiarik onenaren saria eskuratu zuen Sharon Friedmanek; bestetik, Klemark konpainiak Rami Eldarrekin eta Yllana konpainiarekin elkarlanean ondutako The Opera locos lanak ikuskizun musikalik edo lirikorik onenaren saria jaso zuen.

Bestalde, Alfredo Sanzolek (Iruñea, 1972) idatzitako La ternura-k antzerki ikuskizunik onenaren saria irabazi zuen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.