Kultura

Krisia ez da Durangora iritsi

Antolatzaileen arabera, ibilitako jendea eta salmenta kopurua ez da aurreko urteetakoa baino txikiagoa izan. Aitzitik, zenbait arlotan salmentak hobetu egin direla adierazi dute. Gaur iluntzean itxiko ditu ateak datorren urtera arte.

2008ko abenduaren 8a
15:44
Entzun
Pozik agertu dira antolatzaileak jendeak aurtengo Durangoko Liburu eta Disko Azokari emandako erantzunarekin. Bisitari asko ibili dela eta salmentak onak izan direla agertu dute Gerediaga Elkarteko arduradunek gaur eguerdian egin duten bilduman. Areago, aurretik besterik gerta zitekeela uste bazuten ere, krisiaren eragina ez dela nabaritu agertu dute. "Azoka ona izan da, zenbait arlotan espero baino hobea", azpimarratu dute.

Nolanahi ere, Durangoko azokak ez ditu oraindik ateak itxi eta gaur iluntzera arte oraindik izango da Landakora hurbildu eta bueltatxo bat emateko aukera. Gaur, besteak beste, Iparraldearen Eguna ari dira ospatzen, eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoako hainbat kultur emankizun izaten ari dira egunean zehar.

Bernardo Atxagak eta Quim Monzo idazle kataluniarrak hitzaldia eman dute literatura eta hizkuntza gutxituei buruz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.