Donostiako 73. Musika Hamabostaldia

Krisia gorabehera publikoak emaniko erantzuna txalotu dute antolatzaileek

Hurrengo urtean Europako Ganbera Orkestrak parte hartuko du Musika Hamabostaldia

Txirula magikoa operak arrakasta handia lortu du. GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS.
Erredakzioa
Donostia
2012ko irailaren 4a
00:00
Entzun
Donostiako Musika Hamabostaldiak publikoaren erantzun ona izan du aurten ere. Antolatzaileek ez dituzte eman zenbaki osoak, baina jakinarazi dute milaka lagun bildu direla jaialdiko ekitaldietara —eta 70 saiotik gora izan dira—. Hain zuzen ere, Kursaal auditoriuma %90 bete da, Viktoria Eugenia %100, eta Antzinako Zikloa, berriz, %95. «Krisiaren ondorioz jaialdiak murrizketak izan baditu ere, publikoaren erantzuna txalotu beharrean gaude», adierazi dute ohar bidez antolatzaileek.

Aurtengo ekitaldia amaitu berritan, antolatzaileak dagoeneko hasiak dira hurrengoa prestatzen. Jaialdiaren 74. ekitaldian, besteak beste, Europako Ganbera Orkestra ariko da, eta Robin Ticciati zuzendaria ere izango da Donostian, bere orkestrarekin. Gainera, Txirula magikoa operaren taularatzeak aurten izandako arrakastaren ondotik, antolatzaileek iragarri dute datorren urtean Giuseppe Verdiren lan batek beteko duela genero horrek izango duen tartea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.