donostiako Zinemaldia

Krisiaren neurrira egindako zinemaldia

Finantza krisia dela eta egun bat gutxiago iraungo du aurten zinemaldiak; irailaren 18an hasiko da eta 26an amaitu. Besteak beste, Richard Brooks zuzendari estatubatuarrari eskainitako atzera begirakoa egingo dute.

2009ko maiatzaren 8a
19:11
Entzun
Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 57. edizioak irailaren 18an hasi eta 26an amaituko da. Beste urteetan baino egun bat gutxiago iraungo du zinemaldiak. Finantza krisia dela-eta hartutako neurria da hori. Gainera Kutxak inoiz baino diru-laguntza handiagoa emango dio zinemaren jaialdiari.

Ohiko moduan, Sail Ofizialak, Zabaltegik eta Horizontes Latinos sailak osatuko dute Donostiako Zinemaldiaren ardatz nagusia.

Sail Ofizialean hamabost film inguru izango dira, Urrezko Maskorra eta lehiaketa ofiziala osatzen duten gainerako sariak eskuratzeko lehian.

Aurten Richard Brooks (1912-1992) zuzendari estatubatuarrari eskainitako atzera begirakoa egingo dute. Horrez gain, Frantziako zinema berrienak ere bere tartea izango du zinemaldian. Besteak beste, Frantzian sortzen eta elkartzen ari diren talentu berritzaileen lanak erakutsiko dituzte.

Zabaltegi eta Horizontes Latinos atalez gain, egitarauaren barruan beste hainbat ekimen ere izango dira; esate baterako, Made In Spain, Euskal Zinemaren Panorama, Zinema Eraikitzen, Zinema Mugimenduan eta Zinema Eskolak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.