Kristina Enea Fundazioak animazioko filmen zikloa martxan jarriko du, gazteek Gabonetako oporrak dituztela aprobetxatuz. Izan ere, haur eta gazteentzako marrazki bizidunetako hiru filmen emanaldiek osatzen dute zikloa. Saio guztiak Kristinaeneako Ingurumen Baliabideen Etxean izango dira 17:00etan, eta euskaraz emango dituzte. Abenduaren 28an, Totoro bizilagunak (Hayao Miyazaki, 1988) hasiko du zikloa. Ondoren, Simone van Dusseldropek zuzendutako Igelak eta zapoak (2008) emango dute, abenduaren 30ean, eta Ponyo itsasbelarrean lanak (Mizayaki, 2008) amaituko du zikloa urtarrilaren 4an.
Neguko agenda
Zikloarekin batera, neguko jardueren agenda aurkeztu dute Kristina Ene Fundazioko ordezkariek. Iraunkortasunarekin lotuta daude ekitaldi guztiak, eta batzuk ikuspegi ekologikoa eta kultura uztartuko dute. Horien artean daude urtarrilaren 12an 19:00etan Zientzia eta Bizitzaren arteko jarduera sozialeta artistiko berriak izenburupean Maria PTQKk eta Monica Bellok Koldo Mitxelena kulturunean emango duten hitzaldia eta martxoaren 1etik 17ra ikusgai izango den Landare zaporetsuak erakusketa.
Kristina Eneak animazio filmen zikloa eskainiko die gazteei Eguberrietan
2011-2012ko negurako ekitaldien agenda aurkeztu dute; hitzaldiak, tailerrak, eta erakusketak izango dira
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu