Kritika. Musika

Chica Sobresalto

Chica Sobresalto / 'Retales II'
2024ko urtarrilaren 28a
05:00
Entzun

'Retales II'

Artista: Chica Sobresalto. Diskoetxea: El Dromedario Records.

Chica Sobresalto artistak lau abestiz osaturiko Retales II lan laburra argitaratu du, aurreko Retales diskoariĀ jarraipena emanez; udaberrian argitaratu zuen Oraculo diskotik kanpo gelditu ziren abestiez osaturikoa da. Banan-banan argitaratuz joan da lan honetako abesti bakoitza, eta lau abestiko EP hau ahalik eta erarik naturalenean eta organikoenean plazaratu du. Azken lan luzearekin ikusi ahal izan genuen bezala, pop doinuetan finkatu da musikari nafarra, eta, hasieran norabidea aurkitzen dezente esperimentatu bazuen ere, badirudi heldutasunera iritsia dela eta badakiela nora iritsi nahi duen artista gisara, eta zer duen eskaintzeko. Diskotik kanpo gelditu diren lagintxo batzuk baino ez dira, baina asko diote egindako lanaz.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.