•1956. Maria Josefa Uharteren bildumaren lehen pieza. Oteizaren erliebe txiki baten igeltsuzko moldea. Gerora, Uharteren Madrilgo etxebizitzan egin zuen Oteizak berak erliebe horren bertsio handiagoa.
•1994. Maria Josefa Uharteren bilduma hartuko lukeen museo proiektua egin zuen Rafael Moneo arkitektoak Garesko Sarria jaurerriko jauregian. Jendearengandik urrunegi zegoela eta, azkenean, bertan behera utzi zuen asmoa Uhartek.
•1997. Beaumont Fundazioa sortu zuten Maria Josefa Uharte eta Javier Vidal senar-emazteek; bildumarentzako museoa sortzea eta «Nafarroa Europako kultur joeren barruan kokatzea» zen haren asmoa.
•1998. Estetika eta Arte garaikidearen Felix Uharte katedra sortu zuen Beaumont Fundazioak, Opus Deik kudeatutako Nafarroako Unibertsitatearekin elkarlanean.
•2001. Nafarroako Gobernuaren, Iruñeko Udalaren eta Beaumont fundazioaren arteko hitzarmena. Iruñeko Ziudadelan arte garaikideari eskainitako zentro bat eraikitzeko konpromisoa hartu zuten erakunde publikoek, eta bere funtsak utziko zituela zioen fundazioak.
•2003. Espainiako Kultura Ministerioaren testua. Ziudadelan museoa eraikitzeko egin beharreko lanak ez egiteko eskatzen zuten, eta bertan behera utzi zuten asmoa Nafarroako Gobernuak eta Iruñeko Udalak.
•2008. Nafarroako unibertsitate pribatuari eman zizkion Maria Josefa Uhartek bere bildumako piezak. Unibertsitateak museo bat eraikitzeko konpromisoa hartu zuen, eta Rafael Moneo arkitektoa hautatu zuten eraikinaren proiektua diseinatzeko.
•2011. Eraikinaren proiektuaren aurkezpena.
Kronologia
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu