Ateak itxita proiektuaren bigarren emaitza aurkeztu dute gaur Kukai dantza taldeak eta Nafarroako Unibertsitateko Museoak. Egoerak du izena, eta COVID-19ak eragindako konfinamendu garaiko «ardura, kontraesan eta dualtasunak» irudikatu nahi dituzte dantza koreografiako eta ikus-entzunezko piezek osatutako lan horretan. Taldeak hiru aholku utzi ditu saioaz gozatzeko: «hartu hamabost minutu zuretzat», «kaskoak jarri eta eman bolumena» eta «pantaila on batean hobe».
Dantza
Kukai dantza taldeak 'Egoerak' aurkeztu du
Ateak itxita proiektuaren parte den bigarren lana da gaur aurkeztutakoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu