Donostia 2016

Kultur hiriburutzaren zuzendari nagusiak ingelesez jakin beharko du

Donostia 2016ren Fundazioaren patronatuak zuzendariaren soslai profesionala onartu du.

mikel lizarralde
2014ko ekainaren 24a
08:55
Entzun

Kultur hiriburutzaren zuzendari nagusiak zer-nolako ezaugarriak izan beharko dituen onartu zuen atzo Donostia 2016 Fundazioaren patronatuak. Hain zuzen ere, profil profesionalak ezinbestekotzat jotzen du ingelesez jakitea, eta lehentasunezkotzat, berriz, euskaraz eta gaztelaniaz jakitea. Frantsesez jakitea, berriz, "positibotzat" joko dute.

Horrez gain, zuzendari nagusi berriak "esperientzia zabala" izan beharko du nazioarteko proiektuetan, eta baita kultur kudeaketan ere. Halaber, hautatutako pertsonak "eskarmentua izan beharko du babesleak atzematen eta finantzaketa publiko-pribatuko eredu berriak sustatzen".

Aipaturiko baldintza horiez gain, zuzendari nagusi berriak Donostia 2016ren proiektua ezagutu beharko du, eta baita proiektu horrek barne hartzen duen lurraldeko errealitatea eta dagokion kultur eta gizarte testuingurua ere.

Itziar Nogerasek apirilaren 1ean egindako bileran eman zuen dimisioa, eta, orduz geroztik, Xabier Payak, Garbiñe Muñoak eta Enara Garciak osatutako taldeak gidatu du 2016, behin-behinean. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.