Iruña-Veleia

Kultur Ondarearen Institutuaren txostena "zentzunaren aurkako erasoa" dela diote

Lurmen enpresak, SOS Iruña-Veleiak eta Euskararen Jatorriak kritikatu egin dute IPCEk egindako ikerketa.

2014ko urtarrilaren 31
16:14
Entzun

Espainiako Kultura Ministerioaren menpeko Kultur Ondarearen Institutuak Iruña-Veleiako 39 ostraka aztertu ondoren egindako txostena gogor salatu dute gaur Lurmen enpresak eta SOS Iruña-Veleia eta Euskararen Jatorria elkarteek. Haien ustez, ikerketa horrek Iruña-Veleiako grafitoen faltsutasuna izan du abiapuntuko hipotesitzat, eta ideia hori berrestera dator. Horregatik ez dute baliozkotzat jotzen.

2009an egin zituzten eskaerei eutsi diete berriro ere, eta esaktu dute grafitoen analisi eta ikerketa zientifikoak egin daitezen, "atzerriko arkeometria laborategi on batean, gaiarekin lerratu gabeko batean".

Kultur Ondarearen Institutuak 39 ostraka aztertu ditu, eta, haren iritziz, "aztertutako 35 piezatan nahiko anomalia ageri dira grafitoak garaikideak direla esan ahal izateko".

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.