Eusko Jaurlaritzak institutuari ezarritako murrizketak hizpide izan ditu Olaziregik hainbat unetan. Ondokoak dira esandako batzuk:
- "Badakigu zein den egoera. Bistan dago lehentasunak zeintzuk diren... Hezkuntzan eta osasun unibertsalean sinesten dugu, eta jendea etxeetatik kanporatzen ari dira... Beraz panorama hori jartzen badidazu aurrean, kexatzea zilegi da, baina muga batzuk ezin dira pasatu".
- "Kultura ez da edergailu bat, ez adornu bat, ez ondare hutsa; industria bat ere bada".
- "Etxepare Institutuaren inpaktuak, legez, kanpoan egon behar du, ez hainbeste etxean. Baina egia bada komunikabideek diotena, gure marka jada ezagutzen da".
- "Dirua ematen duenak politika kultural bat ezartzen du, eta justifikatu beharko du berak zergatik erabaki duen batari edo besteari ekarpena jaistea".