Jurgen Untermann hizkuntzalariari (Alemania, 1928) eman diote aurtengo Kulturako Viana saria, Iberiar Penintsulako hizkuntzen eta erromatar garaiko idatzien azterketengatik. Arlo horiek ikertzen 50 urte baino gehiago daramatza. Koloniako Unibertsitateko irakaslea da.
Kulturako Viana saria nazioarte mailakoa da lehendabiziko aldiz, eta Untermannek 40.000 euro jasoko ditu. Ekainean izango da sari-ematea, Iruñean.
"Prestigio handiko ikertzailea da Untermann, baina jendeak ez du ezagutzen", adierazi du Maria Ballo epamahaikideak, gaur. "Hark dio hizkuntza denak enbor beretik datozela eta ez direla hain desberdinak".
kulTURA
Kulturako Viana saria, Jurgen Untermann hizkuntzalariari
Iberiar Penintsulako hizkuntzen eta erromatar garaiko idatzien azterketengatik saritu dute. Ekainean izango da ekitaldia, Iruñean. "Untermannek dio hizkuntza denak enbor beretik datozela eta ez direla hain desberdinak", dio epaimahaiak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu