Irudia. Bilbo
«KULTURAREN BEHERAPENAREN» KONTRA
Kultura ez da beheratzenlelopean, flashmob bat egin zuten atzo Bilboko Kale Nagusian. 09:15ean zenbait lagun bertaratu ziren, krisiaren aitzakiarekin kulturari «balioa» kentzen ari zaiola salatzeko. Dendak zabaldu eta neguko beheraldia hasi zen momentu berean, liburuak zabaldu eta irakurketa kolektibo bati ekin zioten bildutakoek, «antzoki eta antzerki eskolak ixtearen, kulturako aurrekontuak murriztearen , jaialdiak bertan behera uztearen eta ordainketetan dauden irregulartasunen» kontra egiteko.Plataforma Tirante, Punto de Fuga eta Muelle 3 arte eszenikoen inguruko plataforma eta eskolek antolatu zuten protesta.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu