Max sariak

Kulunkari eman diote antzerki lan onenaren Max saria

Emakumeek antzerkigintzan duten tokia aldarrikatu du Mireia Gabilondo zuzendari eta aktoreak jaialdian: "Asko gara, eta gehiago izango gara".

Kulunka antzerki taldea. JUAN MANUEL VIDAL, EE
arantxa elizegi egilegor
2018ko ekainaren 19a
10:46
Entzun

Euskal ordezkaritza zabala bildu zen atzo gauean Sevillan (Espainia), Max sarien banaketan. Kulunka antzerki taldea izan zen gaueko protagonista nagusietako bat. Izan ere, haren Solitudes lanarentzat izan zen antzerki lan onenaren saria.

Hernaniko taldea ez zen euskal saritu bakarrra izan. Borja Ortiz de Gondrak jaso zuen antzerkigile onenaren saria, Los Gondra lanarengatik. Madrilgo Valle Inclan antzokian ikusi ahal izan da lana azken hilabete honetan.

Ertza taldearen Meeting Point lanarentzat izan da kale ikuskizun onenaren saria. Asier Zabaletak zuzentzen duen lan horrek bi gazte brasildarren historia kontatzen du, zeinak haur zirela heldu ziren Euskal Herrira, eta han ezagutu zuten Ertza konpainia.

Aldarrikapenen gaua ere izan zen atzokoa. Mireia Gabilondo aktore eta zuzendariak emakumeen lana goraipatu zuen. "Batzuean jendeak ez gaitu ezagutzen, batez ere emakumezkoak. Baina ari gara ikasten; dagoeneko emakumezko zuzendari asko daude, eta laster gehiago izango dira".

Arteari "duen garrantzia" emateko ere eskatu zion Gabilondok Espainiako Kultura ministro berriari, eta ahalegina egin dezala antzerkia ikusarazteko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.