bertsolaritza

Kursaala lepo Bertso Egunean

'Hustubetehustu' ikuskizuna izan da Donostian, Jorge Oteiza gogoan.

2010eko urtarrilaren 30a
21:27
Entzun
Urtero bezala, jarraipen handia izan du aurtengo Bertso Egunak, ekitaldi nagusiko sarrera guztiak agortu egin direlako. 18:00etan hasi da Hustubetehustu ikuskizuna Kursaal Donostiako aretoan, eta 1.800 lagun izan dira.

Jorge Oteiza eskulturgile eta pentsalaria (Orio, 1908-2003) izan dute gogoan Hustubetehustu-n, bertsolaritzaren alde egin zuela iritzita. "Bertsolaritzari begirunea aitortu zion", Bertsozale Elkartearen arabera. Dena dela, ekitaldiari ez diote eman "omenaldi kutsurik"; haren esaerak, izaera, esaldiak…moldatu eta probatu dituzte. Zortzi bertsolarik ardaztu dute saioa: Igor Elortza, Iñaki Gurrutxaga, Uxue Alberdi, Xabier Silveira, Jon Maia, Jokin Sorozabal, Amets Arzallus eta Maialen Lujanbiok.

Egun osoko festa antolatu du elkarteak gaurko. 12:00etatik aurrera bertsolariak kantuan aritu dira Donostian bertan, Bulebarrean eta Parte Zaharrean. 21:00etatik aurrera, berriz, afaria eta festa dute Kursaal jatetxean, eta horrako sarrerak ere bukatu dira.

41. Bertso Eguna izango da aurtengoa.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.