Literatura
Kurt Vonnegut idazle estatubatuarra hil da
84 urte zituen, eta New Yorken zendu da. Gizartea zorrotz kritikatzea eta umore beltza dira haren obraren ezaugarriak.
Duela aste batzuk erori eta burmuinean kalteak jasan ostean, Kurt Vonnegut idazle estatubatuarra New Yorken hil da, 84 urte zituela. 14 eleberri, zientzia fikziozko hainbat narrazio eta saiakerak utzi ditu, eta adituen arabera, gizarteari kritika zorrotza egitea eta umorea dira guztietan aurki daitezkeen osagarriak. Slaughterhouse-Five da Vonneguten eleberri ezagunena, hainbat iduriko, gerraren kontrako nobelen artean XX. mendeko nabarmenetako bat.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu