Kutxa Kultur Jaialdiak segida izatea nahi dute
MUSIKA. Kutxa Kultur Jaialdiaren antolatzaileek festibalaren balorazio ona egin dute, eta adierazi dute jaialdia antolatzen segitzea dela beren asmoa. Donostian, Igeldoko jolas parkean, egin dute Kutxa Kultur Jaialdia, eta ia 11.000 lagun bildu ditu bi egunetan. Besteak beste, The Horrors, Anari, Maximo Park eta The Raveonettes aritu dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu